Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3356, ID de l'objet : 3688

Konpostelako Done Jakue bideak

Konpostelako Done Jakue bideak

Chapelle de Soyarce - Soiartzeko kapera

Iraganeko beilariek eta gaur egungo ibiltariek bisitaturik, Donapaleu eta Izura geldialdi bereziak dira Konpostelako Done Jakue bideetan. Ipar Euskal Herria – Nafarroa Behereko probintzia bereziki - da Puy, Vezelay, Tours eta Piemont eskualdeetatik datozen bideen elkargune bat.
Konpostelako bideetan ibiltzeko atzoko eta gaurko arrazoiak…

Atzokoak : fedea baieztatzeko ; bere burua zigortzeko ; ezintasunean dagoen norbait ordezkatzeko ; esker batengatik eskertzeko edo esker bat lortzeko ; artista gisa… Gaurkoak : bere buruaren bila ibiltzeko ; bestearekin topo egiteko ; ibilalbi bat egiteko… Konpostelako bideak, europar kultur ibilbide gisa izendatuak, maiz ibilaldirako xendrak dira. Hala, ibiltariek beilariekin egiten dute topo, haiekin bide bera partekatuz. Gehienetan, xarmak eraginez, ibiltaria ibiltari-beilari bihurtzen da…

JON DO NI

Non