Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3352, ID de l'objet : 3684

Izura eta Oztibarreko Harana

Izura eta Oztibarreko Harana

Izura - Ostabat

Harana Nafarroarako pasabide naturala baita, historiaurreaz geroztik gizakiaren presentzia nabarmena da. Bertan aurkitu diren Dordoina edo Galiziatik etorri suharriei esker, badakigu komunikazio ardatz nagusi bat izan dela.
Kristo ondoko zenbait urte ondoren, Erromatarrek Akitania inbaditu eta errepide sare bat sortu zuten pertsonak eta merkantziak garraiatzeko gisan. Zeuden bideetan bide lauzatuak antolatu zituzten. Izura eta Donazaharretik iragaten zen ibilbide batek Garona eta Ebro ibaiak juntatzen zituen. Horri esker, Bordeletik Iruñera joan zitekeen Pirinioetako Ibañeta lepotik pasatuz.

Izura herriaren jendeztatzea aspaldikoa da, Konpostelako beilarien iragatea aitzinekoa. Alta, Erdi Aroko beilarien kopuru handiak bizkortu zuen herria. Gero, armategi, merkataritzarako bidegurutze eta erlijiozko herri bihurtu zen.

Hainbat gertakarik eragin zuten Izuraren gainbehera : 14. mendean izurriteak gertatu ziren ; 1512an Espainiarrek Nafarroa indarrez hartu zuten ; bi aldiz su ematen zioten herriari, parte bat suntsituz ; 19. mendearen amaieran, Landen ideortzearen eraginez, itsasbazterreko ibilbideak berrerabili ziren.

Gaur egun, haranean egiten den jarduera nagusia « manex » arrazako ardien eta Akitaniako behi blonden hazkuntza da. Tokiko gasnaren kalitateak ere ospe handia du. 1980. hamarkadan abiatu zen lehengo sagarren laboreari esker, sagarnoaren ekoizpena berpiztu da ipar Euskal Herrian.

Done Jakue bide desberdinen elkargunearekin, harrera ohiturak iraun du bertan kokatuak diren beilarientzako hiru ostatuei esker.

I ZU RA

Non